XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

2. Bélapeyre-ren lana bere ortografa xaharrean, bena oraiko itxûran inprimatûrik.

3. Dokûmentû zonbait frantzesez.

4. Bélapeyre-ren hiztegia.

5. Haren lana fotokopian hartûrik: franko lan gotorra da, 312 osto aldetan, arren 156 ostotan.

Bi zati badûtû lan horrek, eta lehena ûrhentzen dû Arnaud-François de Maytie apezkûpiaren frantzesezko manû, ordonantza batek, 1675 urtean izenpetûrik eta sinatûrik.

Bigerrenak azken perpausetan herroka elibat ezabatûrik badûtû gure libûrian.

Bena geroztik osorik helarazi deitzat aita Junes CASENAVE-HARIGILE-k:

eskerrak har ditzala.

HAREN EUSKARA

Zûberera trebea da, eûskara xotil, noble, zainharta.

Ez dû perpaus lûze, ûlhûn, konplikatû ez bûhûrririk.

Haren xedea da klarki mintzatzea, errelijioneko gaizen argi eta garbi agertzea, jende xeheak ontsa entelega ditzan.

Apez lagûner aholkû hau emaiten deie:

Hartaco Catechima honez labur eracaxi behar ducié Bestacal, cer misterioac hoyetan igaran diren, Predicu lucez beno ihikiago eta hobeki (...) Arren Jondane Paulec Corintaco Populiari cioan beçala (...) ezne edatera eman dericiet, eta ez iaté borthitz bat.

Ciec eré ené Aurhidiac cien ardier eguia gorac goça eraci itcetcié eztiki, labur eta ardura, hoyen ikhastera eliçala gin eraciz.

Eta berak ederki betatzen dû hor agertû dian xedea.

Oraiko zûberotar batek aisa entelega dezake haren eûskara, kanbio gûti edirenen deio.

Izatekoz ere, gurea beno zabalago da haren zûberera, beste eûskalkietarik hûllanago da, hiztegian phûrû.

Geroztik, eta sûstut mente honen bigerren partean, arroztûxe zeizkû haren hitz elibat, manexka ûdûri zeizkû, edo eûskara batûkoak.

Hona etsenplû zonbait:

Açantça, anço, arras;

Bazkokari, bekatore, beldur, bila, biziki, Buruila;

çagoan, çaticatu, cer gatic, chipiçaro, cinegotci;

dago; emakumea, erantçun, erhokeria, estali, ezaba;

garren (eta ez gerren), gehiago, gerta, goihenetic, goiztiria, guelditu;

haurçaro, herio, hitz eman (eta ez hitzaman), hobi, hoyek, hurren;

ideki, ihes, izi; langiten; miragarri; nekezu, nor gatic; onets, ostico (eta ez ostikata);

toki, erortoki; urgatci; urriki (eta ez pietate), uzta (eta ez errekolta).

Eûskal hitzen galtzen ari gira, frantzes hitzak behar gabe sartûz:

holaz praubetzen dûgû Zûberoako eûskara eta beste eûskalkietarik hûrrûntzen.

Hobe dûgû Belapeyre-ren etsenplû ederrari jarraikitzea.

Badûgû haren ganik zer ikas orai ere zûbereraz idatzi nahi dûgûnek.

Halere, ihor ez beita perfeit ez eta hûtsik gabe, estakûria zonbait badû Belapeyre-ren eûskara eder horrek ere.